Bularreko haurrak eta lehen haurtzaroa (0-3 urte)

  16143295-nino-adorable-vestido-como-medico-jugar-con-el-juguete-sobre-blanco

Gaur egun, klinikoak lehen haurtzaroko haurrak familiaren bilakabideko aktore garrantzitsu bezala ikusten ari dira, nolabait, bere norabidea zehazten duten aktoreak. Bularreko haurren portaerak ama kontrolatzen du, amaren jarrera bere seme- alabarena modulatzen duen modu berean. Haur lasai, irribarretsu eta aurrez ikusgarria dena amarentzako sari boteretsua da. Ordea, ume egongaitz, suminkor eta irregular batek amaren egonarria proban jartzen du. Gauza bera esan ahal izango genuke aitaren kasuan. Gurasoen doikuntza, beraz, haurrarekin sortzen duten erlazioaren kalitatea izango litzake, beti ere haurraren ezaugarri tenperamentalak kontuan edukiz. Lehen hilabete hauetan sortzen dira lehen irudikariak eta gurasoekin lotura berezia eta bi hauek izando dira, etorkizuneko erlaioen oinarriak.

 18498449-dos-bebes-o-ninos-que-juegan-con-juguetes-de-colores

Lehen urtearen amaierarantz eta bigarren urtean zehar, umea bere indibiduazio eta banatze prozesuarekin hasiko da poliki poliki; honek bere egitura psikikoko zimenduak izango dira. Prozesu hau nola egiten den arabera, haurrak banatze larritasunak jasan ditzake lehenago edo beranduago. Geroago, nerabezaroan, banatze prozesu hau bere amaierara iritsiko da.

Lehenengo urte honetan ere psikismoaren lehen antolaketa zirriborroak agertuko dira: giza aurpegiaren aurreko irribarrea, arraroaren aurreko larritasun erreakzioa eta “ez”aren agerpena..

Bigarren urtean , umeak garapen motor eta intelektual azkarra aurkeztuko du. Hizkuntzaren ikasteka zeregin erabakigarria izango da aldi honetan. Bere garapeneranzko bide honetan bere gorputzaren funtzioak ezagutzen eta kontrolatzen joan da, haien artean esfinterren kontrola. Funtzio guzti hauek batzuetan atzeratu edota desbideratu daitezke arrazoi desberdinengatik, kasu horietan gurasoek orientazioa eta laguntza beharko dute beraien umearen garapena sustatzeko.

Garapen motor, intelektual eta emozional honekin bateran, umearen garapen sexuala ere joango da. Adin honetan hasiko da ikasten desberdintasun sexualari buruz, baita bere sexualitate propioari buruz ere. Prozesu hau, ere, nerabezaroan osatuko du.

Haurtzaroan zehar umeak garapenaren fase desberdinak gainditzen joan behar izango du. Posible da horietako batean atzera egitea edota finkatuta gelditzea denbora motz edo iraunkor batez; horren arabera, patología larriago bat edo beste garatu dezake.

 

JoomShaper

Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios.Al usar nuestros servicios, acepta la política de cookies. /// Kookiei esker, gure webguneko serbitzuak eskaitzeko aukera ematen digute. Gure serbitzuak erabiltzean, kookien politika onatzen duzu. .

Acepto los terminos de la web / Webgunearen baldintzak onartzen ditut.