Gurasoak eta familia

21647738

Gurasoek, beraien seme/alaben hazkundean zehar, laguntza profesionala behar duten zalantza edota zailtasunak bizi ditzakete. Horrela, terapeutak erakutsi diezaieke ez daudela erantzun orokorrak, baizik eta ume bakoitzak erantzun zehatz bat behar duela. Horretarako, beharrezkoa izango da lehenengo haurraren garapen maila aztertzea eta ezagutzea.

Bestalde, beharrezkoa da ere kontutan izatea umeak bere egoerari ematen dion esanahi psikologikoa; izan ere, gurasoek arrazoi, logika eta behar praktikoen arabera uleretzen duten bitartean, umeek mundua eta bertan gertatzen zaizkien gertakariak beraien errealitate psikikoaren arabera ulertzen dute.

Azken finean, terapeutaren lana izango da gurasoei ulertzen laguntzea haurraren eta beraien artean gertatzen diren interpretazio desadostasunak, horrela posible izango baitute haurraren funtzionamendu psikikora iritsi.

Umearerekin zerikusia duten zailtasunez gain, pertsonek guraso izatearen prozesu honetan, profesional batekin argitzeko beharra sentitzen dituzten zalatza eta zailtasun propioak ere ager daitezke.

   

JoomShaper

Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios.Al usar nuestros servicios, acepta la política de cookies. /// Kookiei esker, gure webguneko serbitzuak eskaitzeko aukera ematen digute. Gure serbitzuak erabiltzean, kookien politika onatzen duzu. .

Acepto los terminos de la web / Webgunearen baldintzak onartzen ditut.