Nerabezaroa

  17738721

Latenzia/ nerabezaroa sortasuna deitzen zaio denboraldi honi, egoera egokiak ematen direnean, haurra baretuko balitz bezala gertatzen baita. Aldi honetan, gurasoekin eta sexualitatearekin zituen jakinminak lasaitu egiten dira, eskola, ikasketak eta sozializazioari parte emateko.

Nerabeak aldaketa handiei aurre egin beharko dio, ez bakarrik bere gorputzean gertatzen diren aldakuntzei baita bere erlazioetan, bere familian eta lagunartean gertatzen diren aldaketei ere..

Adin honetan lehenago hasia duen indibiduazio eta banatze prozesua berreskuratzen da. Prozesu honetan gurasoekin eta munduarekin erlazionatzeko modu desberdin bat aurkitu beharko du. Egiten ari den bide psikiko eta afektibo honetan nerabea heldutasun emozional eta sexual batera iritsiko da eta horretarako galtze eta dolu desberdinak jasan beharko ditu: haurtzaroaren bukaera, gurasoekin eta lagunekin zituen erlazioetan aldaketak, etab.

Nerabeak iragankorra den nahaste emozional bat “jasaten” ari da; bertan, ezegonkortasun emozional handia, suminkortasuna, oldarkortasuna edo gogogabezia senti dezake. Nerabearen joera etxean islatzea izan daiteke, non gusaroekin dituen erlazio berriak berrasmatu beharko ditu; horretarako lehenago zituen zimentutan oinarrituko da eta lagunen taldea bere aterpea suertatuko da.

Honek guztiak nerabezaroa momentu kritikoa egiten du bere nortasunaren berrantolaketan; prozesu honetan heldutasun batera eramango duen egonkortasun emozionala lor dezake edo patologia berriak ager daitezke.

JoomShaper

Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios.Al usar nuestros servicios, acepta la política de cookies. /// Kookiei esker, gure webguneko serbitzuak eskaitzeko aukera ematen digute. Gure serbitzuak erabiltzean, kookien politika onatzen duzu. .

Acepto los terminos de la web / Webgunearen baldintzak onartzen ditut.