Latentzia/ Sortasun eta aurrenerabezaroa

Prueba preado

Latenzia/ sortasuna deitzen zaio denboraldi honi, egoera egokiak ematen direnean, haurra baretuko balitz bezala gertatzen baita. Aldi honetan, gurasoekin eta sexualitatearekin zituen jakinminak lasaitu egiten dira, eskola, ikasketak eta sozializazioari parte emateko.

Urte hauek gako izango dira bere garapen kognitiborako baita berdinen (lagunen) taldean integratzeko ere.

Dakigun bezala, ume guztiak ez dira berdinak, horrela askok zailtasunak izan ditzazkete prozesu honetan. Batzuk ez dira iritsi ikasketa berriak egiteko eta eskolako arauak bete ahal izateko behar duten heldutasun eta lasaitasunera. Beste batzuek, zailtasun espezifikoak izan ditzazkete irakurteka-idazketan, kalkuluan edo beste materia batzuetan. Zailtasun hauek garaiz egindako balorazio eta laguntza pedagogiko batekin gainditu edo erraztu daitezke.

Bestalde, umearen izaera eta aurreko esperientzia erlazionalak kontutan izanda, zailtasun gutxiago edo gehiago izan ditzake aldi honetan sortzen dituen erlazio berrietan, bai bere berdinekin baita helduekin ere.

Azkenik, ez dugu ahaztu behar haurrak oraindik beraien ingurune familiarraren mendekoak direla, beraz, bertan gertatzen diren egoerek (gurasoen banaketak, anaia baten jaiotza, senide baten galera, etab.) asko eragin diezaiokete.

Horrela, guraso eta irakasleek, oso adi egon beharko dute seinaleei, seinale hauek batzutzan zailak baitira ikusten.

 

JoomShaper

Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios.Al usar nuestros servicios, acepta la política de cookies. /// Kookiei esker, gure webguneko serbitzuak eskaitzeko aukera ematen digute. Gure serbitzuak erabiltzean, kookien politika onatzen duzu. .

Acepto los terminos de la web / Webgunearen baldintzak onartzen ditut.