Latenzia/ sortasuna deitzen zaio denboraldi honi, egoera egokiak ematen direnean, haurra baretuko balitz bezala gertatzen baita. Aldi honetan, gurasoekin eta sexualitatearekin zituen jakinminak lasaitu egiten dira, eskola, ikasketak eta sozializazioari parte emateko.
Urte hauek gako izango dira bere garapen kognitiborako baita berdinen (lagunen) taldean integratzeko ere.
Dakigun bezala, ume guztiak ez dira berdinak, horrela askok zailtasunak izan ditzazkete prozesu honetan. Batzuk ez dira iritsi ikasketa berriak egiteko eta eskolako arauak bete ahal izateko behar duten heldutasun eta lasaitasunera. Beste batzuek, zailtasun espezifikoak izan ditzazkete irakurteka-idazketan, kalkuluan edo beste materia batzuetan. Zailtasun hauek garaiz egindako balorazio eta laguntza pedagogiko batekin gainditu edo erraztu daitezke.
Bestalde, umearen izaera eta aurreko esperientzia erlazionalak kontutan izanda, zailtasun gutxiago edo gehiago izan ditzake aldi honetan sortzen dituen erlazio berrietan, bai bere berdinekin baita helduekin ere.
Azkenik, ez dugu ahaztu behar haurrak oraindik beraien ingurune familiarraren mendekoak direla, beraz, bertan gertatzen diren egoerek (gurasoen banaketak, anaia baten jaiotza, senide baten galera, etab.) asko eragin diezaiokete.
Horrela, guraso eta irakasleek, oso adi egon beharko dute seinaleei, seinale hauek batzutzan zailak baitira ikusten.
Estutasun edo tristurarekin erlazioa duten sintoma psikosomatikoak (tripako minak, adibidez)
Lokartzeko zailtasunak
Ikasteko zailtasunak
Eskolara egokitzako zailtasunak
Portaeran nahasteak
Harreta mantentzeko eta hiperaktibitate nahasteak
Sintoma depresiboak
Larritasun sintomak: fobiak, obsesioak
Sozializazio zailtasunak
Autismoa, Asperger sindromea
Bestelakoak
Ikasteko gaitasun eta gaitasun intelektualen balorazioa
Nortasun balorazioa
Kontsulta terapeutikoak
Bakarkako edo taldeko psikoterapia, psikodrama
Laguntza psikofarmakologikoa
Kontsulta terapeutikoak gurasoekin
Psikoanalisia