Nerabezaroa

Adolescencia

Nerabezaroa aldaketa handiko denboraldia da, beraz, oso konplexua. Haurduntasunetik heldutasunerako aldaketari deritzo nerabezaroa. Nerabea haurra eta heldua da, baina, berez, dagoeneko ez da haur bat eta oraindik ez da heldutu.

Nerabeak aldaketa handiei aurre egin beharko dio, ez bakarrik bere gorputzean gertatzen diren aldakuntzei baita bere erlazioetan, bere familian eta lagunartean gertatzen diren aldaketei ere.

Adin honetan lehenago hasia duen indibiduazio eta banatze prozesua berreskuratzen da. Prozesu honetan gurasoekin eta munduarekin erlazionatzeko modu desberdin bat aurkitu beharko du. Egiten ari den bide psikiko eta afektibo honetan nerabea heldutasun emozional eta sexual batera iritsiko da eta horretarako galtze eta dolu desberdinak jasan beharko ditu: haurtzaroaren bukaera, gurasoekin eta lagunekin zituen erlazioetan aldaketak, etab.

Nerabeak iragankorra den nahaste emozional bat “jasaten” ari da; bertan, ezegonkortasun emozional handia, suminkortasuna, oldarkortasuna edo gogogabezia senti dezake. Nerabearen joera etxean islatzea izan daiteke, non gusaroekin dituen erlazio berriak berrasmatu beharko ditu; horretarako lehenago zituen zimentutan oinarrituko da eta lagunen taldea bere aterpea suertatuko da.

Honek guztiak nerabezaroa momentu kritikoa egiten du bere nortasunaren berrantolaketan; prozesu honetan heldutasun batera eramango duen egonkortasun emozionala lor dezake edo patologia berriak ager daitezke.

Zailtasunak eta desoreka

  Elikadura portaeran nahasteak

  Loaren nahasteak

  Portaeran nahasteak

  Identitate nahasteak

  Antsietate eta depresio nahasteak

  Nahaste bipolarra

  Lehenengo pasarte psikotikoa

  Substantzia kontsumo nahasteak

  Bestelakoak

Bitartekotza

  Ikasteko gaitasun eta gaitasun intelektualen balorazioa

  Nortasun balorazioa

  Bakarkako edo taldeko psikoterapia, psikodrama

  Gurasoekin kontsulta terapeutikoak

  Psikoananalisia